TicketBAI

QR
Bai Dibalekin Sí con Dibal

Esan Bai etorkizunari, efizientziari, teknologiari. Esan Bai Dibali.

Aprobetxatu TicketBAI proiektua iritsi delazure ekipamendua eguneratu eta zure negozioa modernizatzeko

Hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak partekatzen duten proiektu bat da, zure zerga betebeharrekin betetzea duena xede. Horretarako, ekonomia jarduera bat burutzen duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek ezarritako betekizun teknikoak betetzen dituen fakturaziorako software bat erabili beharko dute.

Zer adierazten du horrek?

Zure balantza eguneratu behar duzula TicketBAI zure probintzian indarrean sartu baino lehen. Badakigu burua beste kontu batzuetan duzula, horregatik, Dibalen sistema berrirako trantsizioan lagundu nahi zaitugu. TicketBAI borondatez bete daiteke 2021etik aurrera eta 2022an zehar derrigorrezkoa izango da sistema berrira egokitzea Gipuzkoan eta Araban. 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen Bizkaiaren kasuan.

Lagunduko dizugu?

10 arrazoi sendo
TicketBAI
Dibalekin bai esateko

01

Bere produktuak hemen fabrikatzen dituen euskal enpresa bat gara. Horrek kalitate goreneko produktu bat bermatzen dizu.

02

Hurbil gauzkazu, zentzu guztietan. Gure lantalde profesionalak uneoro aholkatuko zaitu eta baliabide eta irtenbideak arintasun handiz eskuratzeko aukera emango dizu.

03

Arlo horretan adituak gara. TicketBAI proiektuaren garapenean parte hartu dugu euskal ogasunetan.

04

Gure irtenbideak ikusi eta ukitu ditzakezu, Derioko gure erakusketan.

05

35 urte baino gehiagoko esperientzia dugu softwareen garapenean eta balantzen fabrikazioan.

06

Gure balantzak teknologikoki oso aurreratuak dira eta zure negozioaren gaineko kontrol handiagoa eta kudeaketa zehatzagoa izaten laguntzen zaituzte.

07

Zure negozioaren irudia modernizatzen laguntzen zaitugu gure balantzetan txertatutako funtzionaltasun ezberdinekin: publizitatea balantzetan eta kanpoko pantailetan, turnomatic balantzetan edo kanpo pantailekin...

08

Ez duzu ezerekin kezkatu behar, izan ere, soluzio oso bat eskaintzen dizugu, erabiltzeko prest dagoena.

09

Erraztasunak eskaintzen dizkizugu ordainketari eta entregari dagokienez.

10

Lider gara balantzetan Espainia mailan.

Mila galdera sortzen zaizkizu?

Ez zaitez kezkatu. Erantzun guztiak ditugu.

Lagunduko dizugu?

Zer da TicketBAI?

Nork bete behar du TicketBAI?

Noiz aplikatzen da TicketBAI?

Zein eragiketa motan du eragina TicketBAI sistemak?

Edozein dela ere daukazun balantza,Dibalek irtenbidea du

Dibalen balantza elektroniko bat daukazu edo beste marka baten balantza bat?

Hau da balantzetan lider den markarako jauzia emateko une egokiena, zure lana arindu, ogasunarekiko komunikazioa erraztu eta zure negozioaren irudia modernizatzeko.

PC balantzak

Dibalen PC balantza bat daukazu?

TicketBAI Softwarea instalatu baino ez duzu egin behar.

PC Balantzak

Kaleko postu batean balantza bat daukazu?

Salmenta ibiltarian aritzen bazara, zuretzat ere konponbide erraza dugu:

  1. Aukeratu zure beharretara hobeto egokitzen den PC balantza.
  2. Bateria eramangarria, bateria-kargagailua eta alderantzikatzaile bat lortu ezazu bateriak sortutako tentsioa balantzetarako tentsio alternoan bihurtu ahal izateko (kontsultatu gure eskaintza).

PC Balantzak

Balantzan ipintzen baldin baduzu, aldaketa onuragarria da

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, TicketBAI sistemaren ezarpena sustatzeko asmoz, PFEZaren edo Sozietateen gaineko zergaren kuotetan kenketak ezarri dituzte honako gastu eta inbertsio hauetan:

  • Ekipamendu eta terminalak eskuratzea, beren software eta periferikoekin, eta horien txertatze eta instalazioa.
  • Ezinbestekoa den sinadura elektronikoko softwarea eskuratzea, eta baita hura txertatu eta instalatzea ere.

Kontsultatu zure aldundiaren webgunean laguntza mota horien xehetasunak ezagutzeko.

Lagunduko dizugu?

TicketBAI sistemara egokitutako soluzio baten bila bazabiltza eta trantsizioarekin laguntzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Poz-pozik lagunduko dizugu.

DIBAL
Astintze, 26 Pol. Ind. Neinver
48160 Derio (Bizkaia)
Espainia
T. (+34) 94 452 15 10 E. dibal@dibal.com

    Jar zaitez gurekin harremanetan

    Bete inprimaki hau, eta zurekin harremanetan jarriko gara.